ARROPA ESKURATZEKO PROZEDURA
- Federatuak: online eskaera egin ondoren ekipazioa entrenamendu-egun batean banatuko zaie.
- LH 3. maila: eskaera online egin ondoren, entrenamenduen hasieran, entrenatzaileak dortsalak jokalariekin adostuko ditu. Eskaera prest dagoenean, atezainak entrenamendu batean entregatuko du.
- LH 4., 5. eta 6. mailak: ekipazio berria behar badute, aurrekoen prozesu berberari jarraituko diote. Zenbaki aldaketa bakarrik egin behar badute, entrenatzaileak zerrenda bat egingo du eta atezainak entregatuko ditu.
- DBHko 1. eta 2. mailak: aurrekoen prozedura bera jarraituko da.
Entregatzen denetik, 30 eguneko epea egongo da aldaketak eta itzulketak egiteko. Epe horren ostean, erosketa guztiak behin betikoak dira.